Gaixotasunak

Bihotzeko arazoak

2013an, 11 urteko ikerketa baten ondoren, aurkitu zen alimentazio begetariano batekin %32an jaitsi daitekela bihotzeko arazoak pairatzeko aukera. Francesca Crowe, Oxford unibertsitateko ikerlariak esan zuen, jaitsiera hau kolesterolaren konsumo txikiagoagatik eta beganoek presio arterialagatik zela.

 

 

 

 

Minbizia

2015ean ONS-ek haragi prozesatuak, tabakoa eta absetoarekin batera kokatu zituen minbiziaren eragile nagusi bezala. Hainbat ikerketak ere ondorioztatu dute zerikusia dagoela minbizia eta haragiaren kontsumoaren artean. Esaterako ikerketa batek ondorioztatu duenez, astean haragi zati bat eta erdi jaten duten emakumeen minbizia jasateko aukera %22 igotzen da haragi zati bat jaten duten emakumeekin alderatuz.

 

 

 

 

Obesitatea

Adelaidako ikasle doktoratu baten ikerketan ikusi, dezakegu haragiaren kontsumoak mundu guztiko obesitateari lotuta dagoela azukrearen kontsumoaren neurri berean. Ikerketa horretan argitu zen haragiaren proteina, soberakin bihurtzen dela, eta horren ondoren gantz. Ikerketa honek ondorioztatu duenez haragia soberakin eta ondoren gantz bihurtzeak obesitatearen portzentaia %13 igotzean eragiten du.

 

 

 

 

koronabirusa

Momentu honetan denon ahoetan dagoen birusaren jatorria ere animali bat da. Izan ere, Wuhan izeneko Txinako herri bateko animalien azoka batean kutsatu zen lehen pertsona koronabirusarekin. Azoka horietan, bizirik eta hilda dauden animali basati ugari saltzen dira jateko, medikazioak, etab. egiteko. Kasu honetan birusa zehazki saguzarretatik datorrela diote, eta azoka horietan egindako salerosketekin transmititu dute animali txiki horiek koronabirusa. Esan beharra dugu, animalien kontsumismoarekin jarraitzen badugu horrelako epidemia gehiago jasan beharko ditugula.